2017(e)ko ekaina 6, asteartea

Planetarium 2017

Ekainaren 2an, 1.go mailako ikasleak Donostiako Planetariumera joan ziren. Egin klik hemen argazkiak ikusteko.






2017(e)ko apirila 6, osteguna

Piraten Etxea - 1.go maila

PIRATEN  ETXEAN

Martxoaren 30ean eta 31n  Pasaiako aterpean egon gara.
3 pirata ezagutu  ditugu: Katixa, Kasilda  eta Xume.
Gurekin oso jatorrak izan dira. 
Ekintza hauek burutu ditugu: 
 itsasontzian ibili, "Altxorraren Bila" jolastu, 
pirataz mozorrotu,Disko-festa....

Primeran pasa dugu!

Argazkiak ikusi nahi baldin badituzue klikatu hemen edo beheko irudian.






2016(e)ko azaroa 27, igandea

SUHILTZAILEEKIN  2016

Joan den ostegunean, azaroak 24, Irungo suhiltzaileei bisita egin genien. Instalazio guztiak ikusi ondoren, gauza pila 
probatu genuen:
 mangera, barra, eskailera erraldoia eta bukatzeko,  kamioian igo ginen.
Ederki gozatu genuen. 

Eskerrik asko suhiltzaileak!


Argazkiak  ikusteko  hemen  klikatu edo argazkiaren gainenan.










2016(e)ko urria 28, ostirala

GUADALUPERA - 2. MAILA

Urriaren 20an, 2. mailako lagunak oinez Guadalupe mendira igo ginen. Bertan gotorlekua bisitatu eta jolasean ibili ginen. Primeran pasa genuen!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen edo irudiaren gainean.







2016(e)ko urria 26, asteazkena

ELATZETA MENDIRA 2016

Urriaren 21ean 1. mailakoak Elatzeta mendira joan ginen. Bidean kobazulo bat bisitatu ondoren, hamaiketakoa jan genuen. Azkenean,  Elatzetako gailurrera iritsi ginen eta gaztelua ikusi genuen.
Han bertan bazkaldu eta jolastu genuen.
Oso ondo pasa genuen!!


Argazkiak ikusteko  sakatu  hemen edo irudiaren gainean.








2016(e)ko ekaina 21, asteartea

IÑIGO LAVADO 2016

   Ekainaren 16an, 2. mailakoak Iñigo Lavado jatetxera joan ginen. Gosaldu ondoren,  Iñigo Lavado sukaldariak  jatetxea erakutsi zigun. Ondoren, pizza jan genuen. 
Eta bukatzeko, koadro polit bat egin genuen. Primeran pasa genuen!

                         Eskerrik asko,  Iñigo eta Arantxa!