2011(e)ko abendua 22, osteguna

OLENTZERORI ESKUTITZA

Gaur goizean auzoko postontzira joan eta bertan sartu ditugu Olentzerorentzat eskutitzak. Urte osoan oso txintxoak izan gara, lan asko egin dugu, oso ondo konpontzen gara gurasoekin eta lagunekin eta horregatik uste dugu...OPARIAK MEREZI DITUGULA.
ZURE ZAI GAUDE OLENTZERO!

2011(e)ko abendua 12, astelehena

IÑIGO LAVADO jatetxea

IÑIGO  LAVADO  JATETXERA

Abenduaren 2an, 2. mailakoak Iñigo Lavado jatetxera joan ginen. Gosaldu eta gero, jatetxe osoa bisitatu genuen. Ondoren, ekintza batzuk burutu genituen (tailerra oso polita izan zen). Azkenik, bazkaldu, eta Txiki-Parken jolastu genuen. Oso ondo pasa genuen.
Eskerrik asko, Iñigo!






2011(e)ko abendua 1, osteguna

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gaur arratsaldean antzerkia izan dugu eskolan. Mari Domingi, Iratxo eta Mari Teilaturekin jolasean, abesten eta dantzan aritu gara.
Oso polita izan da eta oso gustura egon gara beraiekin.

2011(e)ko urria 21, ostirala

BIDE HEZIKETA 2. maila

Urriaren 17 eta 18an  2. mailakoak Ibarlako pistara joan ginen.
Txema udaltzaina eta Nerearekin primeran aritu ginen.
A! eta txirrindaz eta motorrez  ibili  ginen.
Eskerrik asko, Nerea eta Txema!

2011(e)ko urria 17, astelehena

ELATZETAKO GAZTELUA

Ikasturte honetako lehenengo txangoa egin genuen ostiralean. Eskolatik abiatu eta Elatzeta mendian dagoen gaztelura iritsi ginen. Bidean herensugearen kobazuloan sartu ginen baina bera ez zegoen han. Bazkaldu ondoren eta eskolara itzuli aurretik parkean ibili ginen jolasean.
Hemen dituzue ateratako argazki guztiak.

2011(e)ko ekaina 15, asteazkena

Irun-Hondarribia-Hendaia

Astelehenean, Ekainaren 13an, aurtengo ikasturteari amaiera emateko txango bitxi bat egin genuen, Bidasoa-Txingudi eskualdeko 3 hiri nagusiak bisitatu genituen: Irun, Hondarribia eta Hendaia. Gainera hiru garraioibide ezberdin ere erabili genituen: autobusa, txalupa eta trena. Egun berezi eta zoragarria.

2011(e)ko ekaina 12, igandea

Eureka! Zientzia Museoan

Ostiralean, Ekainaren 10 ean, 1. Mailako ikasleek ikasturte amaierako txangoa egin genuen Donostiako Eureka! Zientzia Museora. Eguraldi txarra izan genuen baina oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen Museoan bertan, Planetarioan eta "Txikiklik" gunean. Bazkaldu ondoren eskolara itzuli ginen.

2011(e)ko ekaina 2, osteguna

Ibarlako mintegia 2011

Joan den hilabetean 2.mailakoak Ibarlako mintegira joan ginen. Bertako arduradunek landareak nola zaintzen dituzten erakutsi ziguten. Gero landatu egin genituen eta gainera bat etxera  eraman genuen. Eskerrik asko!

2011(e)ko apirila 1, ostirala

AQUARIUM 2011

Ostiralean, Martxoaren 25 ean, 2. Mailakoak Donostia ezagutzera abiatu ginen trenez eta egun osoa bertan pasa genuen. Eguraldi ederra egin zigun eta oso ondo pasa genuen. Aquariumera ere sartu ginen eta arrainak ikusten eta ukitzen ibili ginen. Hona hemen ateratako argazkiak.

2011(e)ko martxoa 17, osteguna

ARANTZAN

Astelehenean eta Asteartean 1. mailako ikasleak Arantzan izan gara. Herri polit honetan oso ondo pasa dugu eta ondorengo argazkietan ikus dezakezuenez, ekintza pilo bat burutu dugu. Eskerrik asko bertako monitore diren Janire, Eneko, Iñigo eta Eduri.

2011(e)ko otsaila 17, osteguna

Telepizza

Lehenengo mailako ikasleak Telepizzan izan ginen. Bidaia topoz egin genuen eta bertan pizza goxoak egin eta jan genituen. Aurretik, Nahiarak eta Susanak pizzak nola egiten diren erakutsi ziguten. ESKERRIK ASKO!

2011(e)ko otsaila 10, osteguna

PIRATEN ETXEAN

Aurreko astean, 2.Mailakoak Pasaiako aterpean izan gara. Aterpe honen izena oso xelebrea da: Piraten etxea. Eta, egia esan, benetazko piraten moduan ibili gara bi egun horietan. Ikusi bestela ateratako argazkiak!