2012(e)ko abendua 20, osteguna

OLENTZERORI ESKUTITZA

Gaur goizean auzoko postontzira joan eta Olentzerori eskutitza bidali diogu.  Aurten oso txintxo portatu gara eta horregatik uste dugu opariren bat merezi dugula.
OLENTZERO, ZURE ZAIN GAUDE!

2012(e)ko azaroa 22, osteguna

TELEPIZZA 2012

Aste honetan txango polit bat egin dugu pizzak nola egiten diren ikasteko. Astelehenean 1.A koak Telepizzara joan ginen eta Asteazkenean 1.B koak. Hemen dituzue ateratako argazki guztiak.
                        1.A                                                   1.B

2012(e)ko urria 28, igandea

GURE LIBURUA

Urriaren 5ean Elatzeta mendira joan ginen eta egun horretan egindakoarekin liburu polit bat idatzi dugu. Gure artean eskuz-esku dabil eta  hemen ere uzten dizuegu zuek irakurtzeko.

2012(e)ko urria 19, ostirala

GELAKO LAGUNAK

Gelako lagunak ezagutzeko jolas polit hau asmatu dugu. Irudiaren gainean klik egiten baduzu bi aukera eskainiko zaizkizu:
   1. Lagunen izenak ezagutu
            edo
   2. Lagunen izenak idatzi

Ea lortzen duzun!

2012(e)ko urria 10, asteazkena

ELATZETAKO GAZTELURA

Ostiralean, Urriaren 5ean, urtero bezala txangoa egin genuen Elatzetako gazteluraino.Bidean gaztainak bildu genituen, baserri politak ikusi eta herensugearen kobazuloa bisitatu genuen.Bukatzeko parkera joan ginen.
Hemen dituzue argazki guztiak.

2012(e)ko urria 4, osteguna

GURE PUZZLEAK

Ikasturteari hasiera eman diogu eta lagun berriak ezagutzen ari gara. Beheko irudi horren gainean klikatzen baduzue jolas polit bat aurkituko duzue. Ea lortzen duzuen gelako puzzlea egitea!


2012(e)ko ekaina 7, osteguna

HENDAIA 2. maila

Ekainaren 4an, 2. mailakoak Hondarribiara autobusez joan ginen. Gero, Hendaiara itsasontziz pasa ginen. Ondoren, Hendaiako parke handi batean primeran jolastu genuen. Bukatzeko, Topoz eskolara itzuli ginen. Egun ederra pasa genuen!

2012(e)ko maiatza 22, asteartea

OLAKUETA (2. maila)

Maiatzaren 17- 18an,  2. mailakoak Berrizeko Olakueta aterpera joan ginen. Jolasak, tailerrak eta kometa bat ere egin genuen.  Pena izan zen  ostiralean lanbroa zegoela mendian eta kometa ezin izan genuela probatu. Baina oso ongi pasa genuen!

2012(e)ko maiatza 14, astelehena

ZIENTZIA MUSEOAN

Ostiralean Donostiako Zientzia Museoa ezagutzera joan ginen. Sartu aurretik kanpoan dauden maketak ikusi genituen eta Einstein jauna agurtu genuen. Barruan Planetarioa bisitatu genuen eta gauza bitxi eta harrigarriak ikusi eta ikasi genituen.
Bazkaldu ondoren eskolara itzuli ginen.

2012(e)ko maiatza 1, asteartea

HONDARRIBIAN

Ostegunean eta Ostiralean txango polit bat egin genuen Hondarribiara. Autobusa hartu eta herri zoragarri hau ezagutzera abiatu ginen. Gaua aterpetxean pasa genuen eta ia parke guztietan ibili ginen. Hemen dituzue grabatutako bideoa eta ateratako argazkiak.  

2012(e)ko martxoa 26, astelehena

TELEPIZZA 2012

1. mailako ikasleok Telepizzara egin dugu bisita. Taldeka jarri eta pizza goxoak prestatu ditugu. Eta ondoren....jan baino gehiago, IRENTSI!
Ikusi, ikusi ondorengo argazki hauetan zein ondo pasa dugun!

2012(e)ko martxoa 23, ostirala

AQUARIUM 2. maila

Martxoaren 16an,  2. mailakoek  Donostiako Aquarium-a bisitatu genuen.  Arrain pila ikusi genituen, baina ikusgarrienak, beti bezala, marrazoak  izan  ziren. Gero, Urgull-era  igo ginen eta, eguraldia lagun genuen eta,  han bazkaldu  genuen.
Bukatzeko, Alderdi  Ederreko parkean  ederki jolastu genuen.
Oso egun zoragarria!!