2012(e)ko martxoa 26, astelehena

TELEPIZZA 2012

1. mailako ikasleok Telepizzara egin dugu bisita. Taldeka jarri eta pizza goxoak prestatu ditugu. Eta ondoren....jan baino gehiago, IRENTSI!
Ikusi, ikusi ondorengo argazki hauetan zein ondo pasa dugun!

2012(e)ko martxoa 23, ostirala

AQUARIUM 2. maila

Martxoaren 16an,  2. mailakoek  Donostiako Aquarium-a bisitatu genuen.  Arrain pila ikusi genituen, baina ikusgarrienak, beti bezala, marrazoak  izan  ziren. Gero, Urgull-era  igo ginen eta, eguraldia lagun genuen eta,  han bazkaldu  genuen.
Bukatzeko, Alderdi  Ederreko parkean  ederki jolastu genuen.
Oso egun zoragarria!!