2012(e)ko maiatza 22, asteartea

OLAKUETA (2. maila)

Maiatzaren 17- 18an,  2. mailakoak Berrizeko Olakueta aterpera joan ginen. Jolasak, tailerrak eta kometa bat ere egin genuen.  Pena izan zen  ostiralean lanbroa zegoela mendian eta kometa ezin izan genuela probatu. Baina oso ongi pasa genuen!

2012(e)ko maiatza 14, astelehena

ZIENTZIA MUSEOAN

Ostiralean Donostiako Zientzia Museoa ezagutzera joan ginen. Sartu aurretik kanpoan dauden maketak ikusi genituen eta Einstein jauna agurtu genuen. Barruan Planetarioa bisitatu genuen eta gauza bitxi eta harrigarriak ikusi eta ikasi genituen.
Bazkaldu ondoren eskolara itzuli ginen.

2012(e)ko maiatza 1, asteartea

HONDARRIBIAN

Ostegunean eta Ostiralean txango polit bat egin genuen Hondarribiara. Autobusa hartu eta herri zoragarri hau ezagutzera abiatu ginen. Gaua aterpetxean pasa genuen eta ia parke guztietan ibili ginen. Hemen dituzue grabatutako bideoa eta ateratako argazkiak.