2012(e)ko urria 28, igandea

GURE LIBURUA

Urriaren 5ean Elatzeta mendira joan ginen eta egun horretan egindakoarekin liburu polit bat idatzi dugu. Gure artean eskuz-esku dabil eta  hemen ere uzten dizuegu zuek irakurtzeko.

2012(e)ko urria 19, ostirala

GELAKO LAGUNAK

Gelako lagunak ezagutzeko jolas polit hau asmatu dugu. Irudiaren gainean klik egiten baduzu bi aukera eskainiko zaizkizu:
   1. Lagunen izenak ezagutu
            edo
   2. Lagunen izenak idatzi

Ea lortzen duzun!

2012(e)ko urria 10, asteazkena

ELATZETAKO GAZTELURA

Ostiralean, Urriaren 5ean, urtero bezala txangoa egin genuen Elatzetako gazteluraino.Bidean gaztainak bildu genituen, baserri politak ikusi eta herensugearen kobazuloa bisitatu genuen.Bukatzeko parkera joan ginen.
Hemen dituzue argazki guztiak.

2012(e)ko urria 4, osteguna

GURE PUZZLEAK

Ikasturteari hasiera eman diogu eta lagun berriak ezagutzen ari gara. Beheko irudi horren gainean klikatzen baduzue jolas polit bat aurkituko duzue. Ea lortzen duzuen gelako puzzlea egitea!