2013(e)ko abendua 19, osteguna

OLENTZERORI ESKUTITZA

Aurten 1. Mailako ikasleak oso zintzoak izan gara, ondo portatu gara eta lanari gogor ekin diogu. Horregatik atzo Olentzerori eskutitza idatzi genion eta auzoko postontzian bota genuen.

ZURE TXANDA DA ORAIN, OLENTZERO!

Olentzerori eskutitza 2013 from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2013(e)ko azaroa 27, asteazkena

SUKALDARI GAZTEAK

Ostegunean, Azaroaren 21ean, 2. Mailako ikasleak Iñigo Lavadoren jatetxera hurbildu ginen. Bertan ikasi genuen nola egiten den lan jatetxe batean eta gu ere aritu ginen janari goxoak prestatzen.
Eskerrik asko Iñigo!
Gora Elatzetako sukaldariak!

2013(e)ko ekaina 11, asteartea

DONOSTIAKO PLANETARIOAN

Astelehenean  1. mailakoek ikasturte amaierako txangoa egin genuen Donostiako Planetariora. Bertan asko ikasi genuen Unibertsoari buruz eta Zientzia interesgarria eta dibertigarria ere badela frogatu genuen. Bukatzeko, beti bezala, PARKERA!

2013(e)ko ekaina 8, larunbata

TXINGUDI BADIATIK 2013

Ostiralean 2.mailakoek ikasturte amaierako txangoa egin genuen. Eskolatik atera eta autobusez Hondarribira abiatu ginen. Gero txalupa hartu eta Hendaiara iritsi ginen. Hondartzan eta Beltzeniako parkean jolasean aritu ondoren, topoa hartu eta eskolara itzuli ginen.
Egun betea, bai orixe!

2013(e)ko maiatza 21, asteartea

BEIZAMAN

Ostegunean eta Ostiralean  1.mailako ikasleak Beizaman izan ginen. Beizama herri txiki, polit eta euskalduna da. Eguraldiak ez zigun batere lagundu baina gu pozik ibili ginen: basora joan ginen, ogia egin genuen, baserri bat ezagutu genuen eta ASTO GAINEAN IBILI GINEN!

2013(e)ko apirila 26, ostirala

AQUARIUM 2013

Gaur goizean trena hartu eta Donostiara abiatu gara. Iritsi, gosaldu eta Aquariuma ikustera sartu gara. Oso interesgarria izan da eta arrain pilo bat ikusi dugu. Gero bazkaldu eta parke batean jolasean ibili ondoren, berriro trena hartu eta eskolara itzuli gara. Eguraldiak ez digu lagundu baina primeran pasa dugu.

2013(e)ko martxoa 4, astelehena

PIRATEN ETXEAN

Ostegunean eta ostiralean 2. Mailako ikasleak Pasaian izan gara eta han ikasi dugu zer den pirata izatea! Txalupaz ibili gara, jolasak egin ditugu, piraten janaria dastatu dugu eta aterpeko gure lagun piratak ezagutu ditugu. Eskerrik asko. Primeran pasa dugu!

2013(e)ko urtarrila 30, asteazkena

JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN

Atzo Juan Kruz Igerabide idazleak bisita egin zigun eskolan. Guk aurretik bere liburuak irakurriak genituen eta oso saio atsegina izan zen. Solasean aritu ginen, galderak egi genizkion eta berak asmakizunak eta hizkuntz-jolasak eskaini zizkigun.

ESKERRIK ASKO, JUAN KRUZ!