2014(e)ko abendua 22, astelehena

OLENTZERO ELATZETAN

Gaur goizean Olentzerok bisita egin digu opariz beteta. Egun borobila izan da: txikiekin kantuan aritu gara, ondoren Olentzero etorri zaigu eta bukatzeko txistorra jan dugu. Urte bukaera bikaina!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!


Olentzero Elatzetan from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2014(e)ko abendua 19, ostirala

2. MAILAKOEN ESKUTITZA

2. mailakoek ere idatzi dizkiogu eskutitzak Olentzerori. Gaur goizean postontzian bota ditugu eta orain zain gaude.
ZURE ZAIN OLENTZERO!

2014(e)ko abendua 17, asteazkena

PIRATEN ETXEAN 2014

Azaroaren 13 eta 14an  2. mailako ikasleak Piraten Etxera joan ginen eta oso gustora pasa genuen. Hona hemen gure argazkiak.

2014(e)ko abendua 16, asteartea

OLENTZERORI ESKUTITZA

Astelehenean Olentzerori eskutitza bidali genion. Aurten txintxoak izan gara, lan asko egin dugu, ondo portatu gara eta uste dugu oparitxoak merezi ditugula.
OLENTZERO, ZURE ZAIN GAUDE!

Olentzerori eskutitza 2014 from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2014(e)ko abendua 2, asteartea

LANBIDEAK

Eta "Lanbideak" gaiarekin bukatzeko, gure aizkolariaren eta udaltzainaren bigarren bisitaldia izan genuen aurreko astean. Oso ondo pasa genuen eta pilo bat ikasi ere!
Mila esker Xabier eta Ernesto!

2014(e)ko azaroa 29, larunbata

EUSKARAREN EGUNA

Datorren asteazkenean, Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu guk ere eskolan. Jolastokian elkartu eta abestiak eta eskulanak erakutsiko dizkiegu elkarri. Hona hemen bukatzeko dantzatuko duguna. Joan zaitezte prestatzen!

2014(e)ko azaroa 22, larunbata

PIZZA GOXOAK !

Aste honetan Telepizzara joan gara pizzak nola egiten diren ikastera. Bertan zain genituen Tamara, Nekane eta Andrea. Beraiekin batera taldeka  pizzak egin eta ondoren jan egin genituen. Goxoak benetan! (Egin klik irudietan argazkiak ikusteko)

1.A
1.B

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

IRAKURRI GUREKIN !

Elatzeta mendira egindako txangoa kontatuz liburuxka bat sortu genuen eta orain irakurtzen ari gara. Irakurri zuek ere gurekin!

2014(e)ko azaroa 7, ostirala

GELAKO ARAUAK

Arauak ezinbestekoak dira gure elkarbizitza hobetzeko eta horregatik denon artean adostu egin ditugu. Ondoren liburuxka batean bildu ditugu eta beteko ditugula hitz eman dugu. Hementxe dituzue. (Egin klik irudien gainean)





2014(e)ko azaroa 5, asteazkena

GUADALUPERA

Urriaren 17an  Guadalupera joan ginen 2. Mailako ikasleak. Bidean Jauzibiako padurak ikusi genituen eta Guadalupera iritsi ondoren, bertako gotorlekua bisitatu genuen. Hemen ditzue ateratako argazkiak.

2014(e)ko azaroa 4, asteartea

LANBIDEAK

1. Mailakoak "Lanbideak" lantzen ari garela aprobetxatuz, bi bisita interesgarri jaso ditugu: Ernesto Martin udaltzaina eta Xabier Orbegozo aizkolaria, 1. mailako bi ikasleren aitak.
Eskerrik asko biei! Bigarren bisitaren irrikitan gaude!

2014(e)ko azaroa 1, larunbata

2014(e)ko urria 25, larunbata

OSTIRALA!

Ostirala egun berezia da guretzat. Eskola utzi eta bi egunetako oporrak! Horregatik ostiralero abesti polit hau kantatzen dugu gelan.


OSTIRALA IRITSI DA from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2014(e)ko urria 21, asteartea

LIBURU POLIT BAT

Ostiralean egindako txangoa kontatzen duen liburu polit hau sortu dugu eta hemen jarri dugu  zuek etxetik irakurri ahal izateko. Ea gustukoa duzuen! (Egin klik irudiaren gainean)


2014(e)ko urria 18, larunbata

ELATZETA MENDIRA 2014

Ostiralean, Urriaren 17an, Elatzeta mendira abiatu ginen bertako gaztelua ikustera. Bidean  Elatzetako Herensugearen kobazuloan sartu ginen baina bera ez genuen ikusi. Eguraldi ederra egin zigun eta primeran pasa genuen. Hemen dituzue ateratako argazkiak.

2014(e)ko urria 12, igandea

GELAKO LAGUNAK

Hona hemen gelako lagunak ezagutzeko jolas polit bat. Aukeratu zure gela eta ea lortzen duzun jolasa ondo burutzea! (Egin klik argazkien gainean)
1.A
1.B

2014(e)ko urria 5, igandea

2014(e)ko maiatza 7, asteazkena

PIRATEN ETXEAN

Astelehena eta asteartea Pasaiako "Piraten etxean" pasa dugu 2. mailako ikasleok. Bertan denetarik egin dugu: jolastu, aurpegiak margotu, txalupaz ibili, altxorra bilatu eta... pirata zoragarri batzuk ezagutu! Mila esker Antxu, Molli, Tolet eta Kattalin pirata jatorrak izaten irakatsi diguzuelako.


Piraten etxean (2) from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2014(e)ko maiatza 4, igandea

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN

Ostiralean 1.mailakoak Donostian izan ginen "Eureka! Zientzia Museoa" ezagutzen. Bertako arduradunei  esker gauza pilo bat ikasi genuen eta kanpoan dauden maketak ere ikusi genituen. Bazkaldu ondoren "Kristina-enea"parkea ezagutu genuen eta nahiko jolastu ondoren, autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen. Egun bikaina!

2014(e)ko apirila 10, osteguna

ELATZETAKO GAZTELUA 2014

1. Mailako ikasleak Elatzeta mendira joan gara gaur. Bidean  herensugearen kobazuloan sartu gara eta mendi tontorrean bere gaztelua ikusi dugu. Bertan bazkaldu, jolastu, abesti bat ikasi eta eskolara itzuli aurretik parkera ere joan gara.
Egun zoragarria!

2014(e)ko martxoa 23, igandea

AQUARIUM 2014

Ostiralean 2. Mailako ikasleak Donostiako Aquariuma bisitatu genuen. Bertako arrainak ikusi ondoren, Urgull mendian bazkaldu genuen eta etxera itzuli aurretik, Alderdi Eder-eko parkean atsedenaldia hartu genuen. Eguraldi zoragarria egin zigun  eta oso ondo pasa genuen.

2014(e)ko martxoa 17, astelehena

ZUGARRAMURDI 2014

Ostegunean eta Ostiralean 1. Mailako ikasleek Nafarroako herri polit bat ezagutu genuen: Zugarramurdi. Bertako aterpean izan ginen eta ekintza askoren artean, animaliak eta hegaztiak gertutik ikusteko eta ukitzeko aukera izan genuen.  Primeran pasa genuen!

2014(e)ko otsaila 20, osteguna

1.B koak Telepizzan

Aste honetan gure txanda izan da eta 1.B koak ere ikasi dugu Tamara eta Nekanerekin batera nola egiten diren pizzak. Giro  ederra eta pizzak primerakoak!

2014(e)ko otsaila 13, osteguna

1.A koak Telepizzan

Asteazkenean 1.A koak Telepizzan izan ginen. Bertan, Tamara eta Nekane genituen zain eta pizzak egiten erakutsi ziguten. Taldeka jarri eta pizzak egin ondoren, jan egin genituen!   Ummmm, zein goxoak!
Mila esker Tamara eta Nekane!