2015(e)ko azaroa 16, astelehena

PIRATEN ETXEAN

Azaroaren 12 eta 13an,  2. mailakoak  Pasaiako aterpean egon ginen. 
Ekintza asko burutu genituen:  itsasontziz ibili,  Disko-festa, 
 pirataz mozorrotu,  Altxorraren bila jolasa...
Lau pirata ezagutu genituen: Molly, Xaxa, Kattalin eta Morgan.
Oso ondo pasa genuen.
Eskerrik asko,  piratak!

2015(e)ko urria 28, asteazkena

ELATZETA MENDIRA

Urriaren 23an, 1ngo mailakoak Elatzeta mendira joan ginen. Herensugearen kobazuloan sartu ginen. Bidean udazkeneko fruituak bildu eta azkenean mendi tontorrean gaztelua aurkitu genuen. Primeran pasa genuen!!!.


2015(e)ko urria 13, asteartea

GUADALUPE 

Joan den ostiralean, urriaren 9an, 2. mailakoak 
eskolatik Guadalupe mendira oinez joan ginen.
Han ederki pasa genuen eta eguraldi polita
 egin zuen. Batzuk nekatu egin ziren.
Eskerrak eskolara autobusez itzuli ginen!
 Argazkiak behean ikus ditzakezue.


https://picasaweb.google.com/108411488352340549106/GUADALUPE201516

2015(e)ko ekaina 20, larunbata

IKASTURTE AMAIERA 2015

Iritsi da ikasturte amaiera eta ospatzeko, ondo merezitako hamaiketako eder bat egin dugu gelan.
Agur lagunak! Ondo pasa oporrak! Datorren ikasturtean berriro elkartuko gara eskolan!

2015(e)ko ekaina 9, asteartea

TXINGUDI BADIA 2015

Pasa den maiatzaren 29an, Txingudi badia zeharkatu genuen garraio ezberdinak hartuta. Hasieran autobusez joan ginen Hondarribiaraino eta bertan txalupa hartu eta Bidasoa ibaia gurutzatu genuen Hendaiara iristeko.

Hondartzan gozatu genuen eta ondoren oinez abiatu ginen topo geltokirako bidera. Paraje eta hondartza politak ikusi ondoren bazkaldu eta jolastu ginen parkean!

Benetan gustura pasatu genuen!!!!


 

2015(e)ko ekaina 5, ostirala

ERLEAK

Aste honetan erlezainak etorri zaizkigu eskolara eta egiten duten lana azaldu digute. Hurrengo bi bideo hauetan ikus dezakezue: lehenengoan mendian eta bigarrenean eskolan bertan.
Mila esker Asier, Amaia eta Koldo!



Erleak from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

Erleak Elatzetan from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2015(e)ko maiatza 26, asteartea

IÑIGO LAVADO JATETXEA


Joan den maiatzaren 21ean, 2. mailakoak Iñigo lavadoren jatetxera joan ginen goizean goiz. Bertan gosari galanta egin genuen. Ondoren, jatetxearen sukaldeetatik barna ibili eta gero, eskulan tailerra izan genuen ta bukatzeko pizza jan genuen.
Goiza benetan gustagarria!!!.


2015(e)ko maiatza 11, astelehena

EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN 2015

Ostiralean 1.mailakoak Donostian izan ginen "Eureka! Zientzia Museoa" ezagutzen. Bertako arduradunei esker gauza pilo bat ikasi genuen, planetarioa bisitatu genuen eta kanpoan dauden maketak ezagutu genituen. Ondoren "Kristina-enea"parkean bazkaldu genuen eta bukatzeko Easoko parke handira joan ginen. 
Egun bikaina!

2015(e)ko apirila 27, astelehena

ZUGARRAMURDI 2015

Ostegunean eta ostiralean Zugarramurdiko "Graxiana" aterpean izan ginen. Bertako arduradunei esker herria eta lezeak ezagutu genituen eta primeran pasa genuen. Mila esker Tzitzi, Maru eta Kattalin.


Zugarramurdi 2015 from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2015(e)ko apirila 17, ostirala

2.MAILAKOAK AQUARIUMERA

Joan den martxoaren 13an, 2. mailako ikasleak Donostiako Aquariumera trenez joan ginen .
Eguraldiak asko lagundu zigun eta hori esker Donostian kalez kale ibili ginen olatuak eta itsasoa ikusten...
Ederki!! pasa genuen.


2015(e)ko apirila 15, asteazkena

YOLANDA ARRIETA IDAZLEAREKIN

Martxoaren 10ean Yolanda Arrieta idazlearekin Maddalenen ipuinaren inguruan aritu ginen eta oso gustura egon ginen.



2015(e)ko martxoa 26, osteguna

ELATZETA KORRIKA

Eta hiruhileko honi bukaera eder bat emateko atzo KORRIKA egin genuen euskararen alde eskolan.
GU ERE EUSKAHALDUNAK!
Ondo pasa oporrak!


Elatzeta korrika from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

2015(e)ko martxoa 6, ostirala

ENDANEA 2015

Atzo Endaneara egin genuen bisita. Bertako Nahikarik eta Mirenek han dituzten landareak eta animaliak erakutsi zizkiguten. Primeran pasa genuen eta eguraldia ere lagun izan genuen. Mila esker Miren eta Nahikari!


Endanea 2015 from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.