2015(e)ko maiatza 26, asteartea

IÑIGO LAVADO JATETXEA


Joan den maiatzaren 21ean, 2. mailakoak Iñigo lavadoren jatetxera joan ginen goizean goiz. Bertan gosari galanta egin genuen. Ondoren, jatetxearen sukaldeetatik barna ibili eta gero, eskulan tailerra izan genuen ta bukatzeko pizza jan genuen.
Goiza benetan gustagarria!!!.


2015(e)ko maiatza 11, astelehena

EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN 2015

Ostiralean 1.mailakoak Donostian izan ginen "Eureka! Zientzia Museoa" ezagutzen. Bertako arduradunei esker gauza pilo bat ikasi genuen, planetarioa bisitatu genuen eta kanpoan dauden maketak ezagutu genituen. Ondoren "Kristina-enea"parkean bazkaldu genuen eta bukatzeko Easoko parke handira joan ginen. 
Egun bikaina!