2015(e)ko ekaina 20, larunbata

IKASTURTE AMAIERA 2015

Iritsi da ikasturte amaiera eta ospatzeko, ondo merezitako hamaiketako eder bat egin dugu gelan.
Agur lagunak! Ondo pasa oporrak! Datorren ikasturtean berriro elkartuko gara eskolan!

2015(e)ko ekaina 9, asteartea

TXINGUDI BADIA 2015

Pasa den maiatzaren 29an, Txingudi badia zeharkatu genuen garraio ezberdinak hartuta. Hasieran autobusez joan ginen Hondarribiaraino eta bertan txalupa hartu eta Bidasoa ibaia gurutzatu genuen Hendaiara iristeko.

Hondartzan gozatu genuen eta ondoren oinez abiatu ginen topo geltokirako bidera. Paraje eta hondartza politak ikusi ondoren bazkaldu eta jolastu ginen parkean!

Benetan gustura pasatu genuen!!!!


 

2015(e)ko ekaina 5, ostirala

ERLEAK

Aste honetan erlezainak etorri zaizkigu eskolara eta egiten duten lana azaldu digute. Hurrengo bi bideo hauetan ikus dezakezue: lehenengoan mendian eta bigarrenean eskolan bertan.
Mila esker Asier, Amaia eta Koldo!



Erleak from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.

Erleak Elatzetan from Elatzeta 1.Zikloa on Vimeo.