2016(e)ko azaroa 27, igandea

SUHILTZAILEEKIN  2016

Joan den ostegunean, azaroak 24, Irungo suhiltzaileei bisita egin genien. Instalazio guztiak ikusi ondoren, gauza pila 
probatu genuen:
 mangera, barra, eskailera erraldoia eta bukatzeko,  kamioian igo ginen.
Ederki gozatu genuen. 

Eskerrik asko suhiltzaileak!


Argazkiak  ikusteko  hemen  klikatu edo argazkiaren gainenan.










2016(e)ko urria 28, ostirala

GUADALUPERA - 2. MAILA

Urriaren 20an, 2. mailako lagunak oinez Guadalupe mendira igo ginen. Bertan gotorlekua bisitatu eta jolasean ibili ginen. Primeran pasa genuen!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen edo irudiaren gainean.







2016(e)ko urria 26, asteazkena

ELATZETA MENDIRA 2016

Urriaren 21ean 1. mailakoak Elatzeta mendira joan ginen. Bidean kobazulo bat bisitatu ondoren, hamaiketakoa jan genuen. Azkenean,  Elatzetako gailurrera iritsi ginen eta gaztelua ikusi genuen.
Han bertan bazkaldu eta jolastu genuen.
Oso ondo pasa genuen!!


Argazkiak ikusteko  sakatu  hemen edo irudiaren gainean.








2016(e)ko ekaina 21, asteartea

IÑIGO LAVADO 2016

   Ekainaren 16an, 2. mailakoak Iñigo Lavado jatetxera joan ginen. Gosaldu ondoren,  Iñigo Lavado sukaldariak  jatetxea erakutsi zigun. Ondoren, pizza jan genuen. 
Eta bukatzeko, koadro polit bat egin genuen. Primeran pasa genuen!

                         Eskerrik asko,  Iñigo eta Arantxa!




2016(e)ko ekaina 8, asteazkena

ENDANEA 2016

Ekainaren 1 ean, 1. mailakoak Endaneara oinez joan ginen. Animalia eta landareen artean esploratzen ibili ginen. Bueltan letxuga bana ekarri genuen!!!. A ze bisita interesgarria....

2016(e)ko ekaina 3, ostirala

HENDAIA 2016

HENDAIA  2016


  Ekainaren 2an, 2. mailakoak autobusez Hondarribiara joan ginen. Ondoren, itsasontziz Hendaiara pasa ginen. Gero, oinez, Txingudi badia zeharkatu ondoren, parke batean jolastu eta bazkaldu genuen. Azkenik, Topoz eskolara itzuli ginen.
Oso ondo pasa genuen!!



2016(e)ko maiatza 23, astelehena

PLANETARIUMA


Maiatzaren 10ean, 1. mailakoak Planetariumera joan ginen. Hantxe eguzkia, ilargia eta planetak ikusi eta narrasti batzuk ezagutu genituen.
Ondoren Cristina-Enean bazkaldu, jolastu eta paumak ikusi genituen.

Primeran pasa genuen!!!

2016(e)ko maiatza 7, larunbata

AQUARIUM 2016

AQUARIUM  2016

   Maiatzaren 6an,  2. mailakoak Donostiako Aquariumera joan ginen. Nahiz eta bisitari pila izan, Aquariuma ondo ikusi genuen. Gero, Urgull mendian bazkaldu ondoren, Grosera abiatu ginen, Kursaal ondotik pasatuz.
Oso ondo pasa genuen!



2016(e)ko apirila 20, asteazkena

PIRATEN  ETXERA!!

  Apirilaren 14 eta 15ean, 1. mailakoak Pasaiako aterpetxera joan ginen. Piratekin batera, abenturak izan genituen: txalupan, frogaren jolasa, "Altxorraren bila"...eta benetazko pirata bihurtu ginen. PRIMERAN   PASA   GENUEN!!!



2016(e)ko martxoa 16, asteazkena

SUHILTZAILEEN PARKERA

Urtarrilaren 27an 1.A gelakoak suhiltzaileen parkera joan ginen. 1.B gelakoak berriz, Otsailaren 24ean.
Ekintza oso dibertigarria izan zen eta denok primeran pasa genuen!!!!